XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskarazaintza (euskararen erri Akademia)'ren lan sailla
Itz sariketa.

Gaztelanizko velocidad eta aceleración itzen adierazpena ¿euskeraz nola esan? Ona Real Academia Española'ren iztegiak dizkionak: .

Aceleración 2 azalpena ezta zeatza; obe litzake.

Beste izkuntzetan: .

Prantzesezko itzetik eratorria da; euskerazko lastertasun itza ere orrelaxe egiña da.

Beste izkuntzetako aipatu ditugunak ere bai; esate baterako Goethe'ren Willkommen und Abschied olerkiaren lenengo bi lerroak onela dira: , euskeraz esateko: Nere biotzak taupa, zaldira lasterr!.

Gogoratu orduko egiña zan.

Geschwind = lasterr; (geschwindig = lastertzu, okerr aundirik gabe); Geschwindigkeit = lastertasun.

Lhande'ren iztegiak onela dio: lastertasun .

Eta ondoren: lastertu ; beraz lastertu gaztelanizko acelerar bezelatsu da.

Azkue'k beste bi aipatzen ditu: kera , eta usutu , baiña bata ezta batere zabaldua, eta bestea naspilgarria da, beste adierazpenak ere bai baititu: .

Ona beraz gure aukera:
VELOCIDAD = LASTERTASUN.

ACELERACION = LASTERPEN.

ACELERAR = LASTERTU.

Eskuratutako erantzunak: Abiadura, Abiada, Zuztu, Aztarketa, Xixtu, Biskortasun, Lastertasun, laster-aldi, Laster-egite, Laster-eragite, Leia, Leiakarre, Leitasun, Kerakara, uxada, Arinketa, Arintasun, Bizkortasun, Arintza, Ariña, Lasterrageitutze, Abiadura-arindutze, Ariña bizitutze, Kera, Azelerapena, Ariñ-bizkor, Barrunban.

Zenbait itzek erantzun berdin asko izan dituzte.

Beraz, zozketara jo bearrak, irabazle au eman digu: Xabier Uranga, Eibar.

OARRA.

Urrengoarekin 100'garren Itz-sariketa beteko dalarik, sail onen era-berritzea ere egoki litzakela dirudi.

Beraz, gaur ez dugu itz berririk eskatuko.

DAKIGUN EUSKERA OBETZEN
GAIZKI.

1. Etxera jutea onago dezu orain.

2. Jokatzen dute gaur usurbiltarrak eta iruntarrak.

3. Jun naiz baño alperrik, profesorea ez da presentatu.

4. Presakin nabil ta eztaukat gelditzeko denbora.

ONDO.

1. Orain etxera joatea obe dezu.

2. Gaur usurbildarrak eta irundarrak jokatzen dute.

3. Joan naiz baña alperrik irakaslea ez da azaldu.

4. Presaka naiz eta ez det gelditzeko astirik.

ESAERA BILKETA.

1. Marizikin orren illeak ez du orrazerik ezagutzen.

2. Mendian barrena ibiltari bakartiak txantxangorria lagun zintzoa du.

3. Ukolondoari musu eman nai izatea, alperrik aritzea.

4. Gure amona xarrak gaitz bakar bat du: zartritis.